castellano català galego euskera english
 
 
 
gallina
 
 
 
Logo oepli
 
 
 
         
         

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten.


 

2017KO HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
HAZI GAITEZEN LIBURUAREKIN!

Haurtzaroaren hasieran maite nuen etxeak eraikitzea bloke eta mota guztietako jostailuak erabiliz.Teilatuaren ordez, sarri erabiltzen nuen haurrentzako liburu irudiztatu bat. Ametsetan etxeraino igotzen nintzen, pospolo kaxaz egindako ohean etzan eta hodeietara edo zeru izartsura begira egoten nintzen, betiere gogokoen nuen ilustrazioaren arabera egoten zen.
Intuizioz, haur bakoitzaren bizi-arauari jarraitu nion, ingurune eroso eta segurua sortzea bilatzen baitu. Eta haurren liburu batek benetan lagundu zidan hori lortzen.
Gero, handi egin nintzen, irakurtzen ikasi nuen, eta nire irudimenean liburu bat etxeko teilatua baino gehiago tximeleta, edo txori bat ere, izaten hasi zen. Liburuaren orriek hegoen antza zuten eta firfira egiten zuten. Bazirudien leiho-ertzean zegoen liburua laster irtengo zela hegan, zabaldutako leihotik leku ezezagunetara joateko. Eskuetan hartu eta irakurtzen hasten nintzen, eta liburua lasaitzen hasten zen. Gero liburuari jarraitzen nion beste lurralde eta mundu batzuetara, nire irudimena ere hedatuz joaten zelarik.
A zer poza liburu berri bat eskuetan izatea! Hasieran ez dakizu zertaz den! Kontra egiten diozu liburua azken orrialdetik zabaltzeko tentazioari. Eta zein usain gozoa duen! Ezinezkoa da usain hori bere osagaietan banatzea: inprimategiko tinta, lekeda… ez, ezin da! Liburu baten usain berezia da, kilikagarria eta paregabea. Orrialde batzuen puntak elkarri itsatsita egoten dira, liburua oraindik esnatu ez balitz bezala. Irakurtzen hasten zarenean orduan esnatzen da benetan.
Hazten ari zara eta inguruko mundua gero eta konplikatuagoa da. Helduek ere erantzun ezin dituzten galderak sortzen zaizkizu. Hala ere, oso garrantzitsua da zure zalantzak eta sekretuak norbaitekin partekatzea. Eta orduan berriro ere liburu bat dator zure laguntzan. Segur aski gutariko askok pentsatu izan du “liburu hau niri buruz idatzita dago!”. Eta gehien atsegin duzun pertsonaiak bat-batean zu bezalakoa ematen du. Arazo berberak bizi ditu eta duintasunez moldatzen da horiekin. Beste pertsonaia batek, berriz, ez du batere zure antzik, baina zuretzat eredu izatea gura zenuke, hura bezain ausart eta buruargia izan nahi zenuke.
Neska edo mutilen batek “Ez zait gustatzen irakurtzea!" esaten duenean, irribarre egiten dut. Ez diet sinesten. Ziur nago izozkia jan, jolas egin eta film interesgarriak ikusten dituztela; beste era batera esanda, gustatzen zaiela ondo pasatzea. Irakurketa ez da sentimenduak eta nortasuna garatzeko zeregin neketsu bat, baizik eta, batez ere, plazer edo atsegin handi bat.
Hain zuzen ere, horretarakoxe idazten dituzte idazleek haurrentzako liburuak!

 

Idazlea Sergey Makhotin
Itzulpena: YanaShvedova / Iñaki Mendiguren
Ilustrazioa Mikhail Fedorov

 

  cartel dia


logo hightail
logo hightail


HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN OSPAKIZUNERA ATXIKI DIREN LIBURUTEGIAK

Ikastetxe eta liburutegi askok urteurren hori ospatu ohi dute, erakusketak antolatuz, idazle eta ilustratzaileekin topaketak eginez, liburuak aurkeztuz, liburu-forum saioak eginez eta irakurtzera animatzeko bestelako jarduerak eginez.

OEPLIren lau atalek liburu-dendak eta liburutegiak animatzen dituzte, Andersenen irudiaren inguruko ekitaldiak antola ditzaten.

Atxikimendu-zerrenda

Atxikimendu formularioa

Erakundeentzako sarbidea




Lehiaketan

Oinarriak
logo hightail
 
logo hightail
     
 

 

         
 
 

Colabora:   Logo Cultura   Lop plfl