castellano català galego euskera english
 
 
 
gallina
 
 
 
Logo oepli
 
 
 
         
       

LAZARILLO SARIA

Izen handiko sari hau, haur eta gazte literaturako lehenengoa, 1958an deitu zuen lehen aldiz Instituto Nacional del Libro Español erakundeak, haur eta gazteentzat liburu onen sorkuntza sustatzeko helburuarekin. 1986tik OEPLI (Organización Española para el Libro Infantil y Juvenil) arduratzen da, Espainiako Kultura Ministerioarekin batera, urtero sari hau antolatzeaz bere bi modalitateetan: “Album Ilustratua” eta “Sorkuntza Literarioa”. Sari bakoitzari dagokion kopurua 8.000 eurokoa da.

Sari banaketa ekitaldia Madrilgo Haur eta Gazte Liburuaren XXXV. Aretoaren baitan egingo da, abenduaren 17an, 11:30ean, Galileo Kultur Zentruan (Galileo kalea 39).



Deialdia

2012KO LITERATURA SORKUNTZAKO (pdf)
ALBUM ILUSTRATUA 2012 OINARRIAK (pdf)
Aurreko edizioetako irabazleak (pdf gaztelania)

 


Lazarillo 2011 Literatur Sorkuntza Saria

Azaroaren 17an erabaki zen saria Madrilen. Epaimahaiburu Sara Monreo Valcarcel izan zen, eta epaimahaia ondokoek osatu zuten: Vanesa Perez Sauquillo, Francisco Castro, Imanol Mercero, Marta Marti eta Ana Cendan, idazkari lanetan (boto eskubiderik gabe).

66 lan aurkeztu ziren, horietako 45 narratiba sailekoak, 19 poesia alorrekoak eta 2 antzerki sailekoak. 63 gaztelaniaz aurkeztu dituzte eta 3 galegoz.

Saria Jose Antonio Ramirez Lozanorentzat izan da Lengua de gato lanarekin. Kalitate literario handiko obratzat jo du epaimahaiak, burura ipuin tradizionalak ekarrarazten dituen duela milaka urteko Istanbulen girotua dago, eta katu bat du protagonista.

 

JOSE ANTONIO RAMIREZ LOZANO
(Nogales, Badajoz, 1950) Filologian lizentziatua. Narratiba eta poesiako 60 lan baino gehiago argitaratu ditu, horietako zenbaitekin literatur genero horietako saririk ezagunenak irabaziz. 1986an Sari Nazionalerako hautagai izan zen Cátedrak argitaratutako Gárgola lanarekin.

Haur eta Gazte Literaturan, hainbat argitaletxerekin egin du lan: Edelvives, Alfaguara, Algaida, Kalandraka, Anaya, SM eta Hiperion, besteak beste. Irabazitako sarien artean dira “Leer es vivir” (Everest) Premio Jaén eta Banco Mundial del Libro de Venezuelarena. Berriki, Andaluziako Kritika Saria jaso du Las Manzanas de Erasmo (Algaida) eleberriarekin.

 

Lengua de gato
Ekialdean girotutako kontakizuna, fantasiazko literaturako elementuak eta alegia liburuetan izaten den tonu didaktikoa nahasten dituena. Istanbulen irudi magikoenean girotuta dago. Protagonistak, berez, katu jakintsu bat eta alfonbra ehule baten historia dira, baina, azken batean, benetako protagonista hitza bera eta hitzak duen irudikatzeko gaitasuna dira.

 


Lazarillo 2011 Album Ilustratua Saria

Azaroaren 16an erabaki zen saria. Epaimahaiburu Sara Monreo Valcarcel, OEPLIko ko-lehendakaria izan zen, eta epaimahaia ondokoek osatu zuten: Montserrat Pena, Oblit Baseiria, Estibalitz Jalon eta Fatima Garcia. OEPLIko idazkari tekniko Ana Cendánek bete zituen idazkari lanak (boto eskubiderik gabe).

Sarira 82 lan aurkeztu ziren eta sari nagusia

ÁNGELA CABRERA eta MARGARITA DEL MAZOk jaso dute Hamelingo Txistularia ren egokitzapen batekin.

ANGELA CABRERA
(Madril, 1970). Arte Ederretan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Complutensean. Gaur egun, bere jardun artistikoa Escuela de Artes Plasticas y Diseño nº 10 eskolako ilustrazio-irakasle lanekin partekatzen du.

Bakarkako erakusketak egin izan ditu eta bere lana hainbat lehiaketatan saritua izan da. 2003az geroztik, bere lana batez ere ilustrazioetara bideratu du, hainbat tailer antolatu eta bere tesia egitearekin batera.



MARGARITA DEL MAZO
(Malpica del Tajo, Toledo, 1960) Bere jaioterri txikian isilpeko istorio asko biltzen dira. Haiek aitona-amonengandik entzunez benetako kontalari bihurtu da.

Zuzenbidean lizentziatua, bere bidea ipuinen mundura bideratzen zela ikusi zuen eta 1999tik kontu-kontari dabil. Ahoz gora nahiz paperean kontatzen ditu eta horien artean dira OQOk argitaratutako hiru album: Mosquito, la mascara del Leon eta ¡A mí no me comas!



Hamelingo txistularia:
Hamelingo txistularia Grimm anaiek dokumentatu eta argitaratutako fabula edo elezaharra da. Hamelingo biztanleen istorioa kontatzen du. Herria karraskariz bete da eta berehalako laguntza eskatu zuten. Ezezagun batek izurrite hura gainditzeko bere burua eskaintzen du; diru truke arratoiak bere txirularekin jotako melodia baten bidez herritik kanporatu eta Weser ibairaino eraman zituen, bertan ito zitezen. Herritarrek, ordea, ez zioten ordaindu nahi izan. Ordainetan, txirulariak bere melodiarekin herriko haurrak erakarri eta mendiko kobazulo bateraino eraman zituen.

  Parchis
   
 

Parchis

Parchis