castellano català galego euskera english
 
 
 
gallina
 
 
 
Logo oepli
 
 
 
         
OEPLI-RI BURUZ
       

ZER DA?

Haur eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundea (OEPLI, gaztelaniaz), IBBY (International Board on Books for Young People) erakundearen Espainiako atala, 1982ko uztailaren 27an sortu zen formalki, INLE (Espainiako Liburuaren Institutu Nazionala) institutuaren Haur Literaturaren Batzordea desagertu zenean. OEPLI irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta haurren liburuekin eta irakurketarekin zerikusia duten mota guztietako sustapen-jarduerak egiten eta koordinatzen ditu. Horrez gain, IBBYren ordezkaria da Espainian. Lurraldeko lau atal ditu eta jarduerak Espainiako Estatu osoan egiten ditu. Hala ere, helburu berak dituzten beste erakundeekin egindako akordioei esker, jarduera Espainiatik kanpo ere garatzen du.

 

HELBURUAK

OEPLIren helburu nagusiak hauek dira:
1.- Kideen interes profesionalak defendatzea, sustatzea eta koordinatzea.

2.- Espainiako Estatuan haur eta gazteen artean irakurketa eta haur eta gazte liburuak sustatzen eta zabaltzen dituzten proiektuak, ekimenak eta ekintzak biltzea, bultzatzea, programatzea eta gauzatzea.

3.- Erakunde edo pertsona guztiei, Administrazioaren organoei eta berariazko helburu hauetan interesa duten edo hauekin bat datozen sektore profesionalei aholkularitza eta erabateko lankidetza ematea, Espainian nahiz handik kanpo.

4.- Espainiako ordezkaritza bere gain hartzea IBBYn, horrek dakartzan erantzukizun eta betebehar guztiekin.

5.- Erakunde publiko eta erakundeekin helburuak hobeto betetzeko beharrezkoak diren hitzarmenak ezartzea.

Horrez gain, aurrekoak kontraesan gabe, Lurralde Atalek esleitzen dizkioten berariazko helburuak ere bere gain hartzen ditu.

Gaur egun, eta 2013ko iraila bitarte, OEPLIko lehendakaritza bere bi lau lurralde-ataletako lehendakariek partekatuko dute:
Aitziber Alonso, Galtzagorri Elkarteko Lehendakaria
Reina Duarte, ClijCAT-eko (Consell Catalá del Llibre Infantil i Juvenil) Lehendakaria
Sara Moreno, Consejo General del Libro Infantil y Juvenil-eko Lehendakaria
Francisco Castro, GALIXeko Lehendakaria
Idazkari exekutiboa: Margarida Mateu
Idazkari teknikoa: Ana Cendán
Diruzaina: Carlos Ortega


NORK OSATZEN DU OEPLI?

Hasiera batean, OEPLI bi lurralde atalekin sortu zen: Madrilgoa eta Kataluniakoa. Gero, Galizia eta Euskadiko atalak sortu ziren. Lau lurralde atalez osatutako federazioa da 1991. urtetik, eta, besteak beste, editoreak, liburu-saltzaileak, banatzaileak, liburu ganberak, Haur eta Gazte Liburuaren Lagunen elkarteak, liburuzainak, idazleak, ilustratzaileak eta autonomia-erkidego bakoitzaren Gobernu Organoak ordezkatuta daude. Atalek biltzen dituzten erakundeak Elkarteko kideak dira.

OEPLI osatzen duten lau atalak hauek dira:


Haur eta Gazte Liburuaren Batzorde Orokorra. Madril. Gaztelania atala.
1982ko uztailaren 27an sortu zen Madrilgo atala moduan eta 1999. urtean izena aldatu zuen: Haur eta Gazte Liburuaren Batzorde Orokorra. Gaztelaniazko komunitate guztiak biltzen ditu. Haur eta Gazte Liburuaren Lagunen Espainiako Elkarteak, Madrilgo Liburuaren GanberaK, Madrilgo Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak eta German Sanchez Ruiperez Fundazioak osatzen dute.
Gaur egungo lehendakaria Sara Moreno da.

Haur eta Gazte Liburuaren Batzorde Orokorra.

C/ Santiago Rusiñol, 8.
28040 Madrid
Telefonoa: +34 915 530 821 Fax: +34 915 539 990
Helbide elektronikoa: secretaria@consejodellibro.org



ClijCAT. Consell Català del Llibre Infantil i Juvenil. Bartzelona. Katalana atala.
Liburua eta irakurketa sustatzeko eta zabaltzeko helburuarekin 1982ko maiatzaren 5ean Bartzelonan sortu zen irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeen Federazioa da. Erakunde hauek osatzen dute: Associació Catalana d'Amics del Llibre Infantil i Juvenil (ACALI), Associació d'Editors del País Valencià, Associació d'Editors en Llengua Catalana, Associació d'Escriptors en Llengua Catalana (AELC), Associació Professional d'Il·lustradors de Catalunya (APIC), Cambra del Llibre de Catalunya, Servei de Documentació de Literatura Infantil i Juvenil (SDLIJ). Biblioteca Xavier Benguerel/Consorci de Biblioteques de Barcelona Col·legi Oficial de Bibliotecaris- Documentalistes de Catalunya (COBDC), Departament de Cultura de la Generalitat de Catalunya, Departament d’Ensenyament de la Generalitat de Catalunya, Gremi de Llibreters de Catalunya, Fundació Bromera per al Foment de la Lectura, Gremi d'Editors de Catalunya.
Gaur egungo lehendakaria Reina Duarte da.

Consell Català del Llibre Infantil i Juvenil
C/ Mallorca 272-274
08037 Barcelona
Telefonoa: +34 934 874 525
Helbide elektronikoa: clijcat@clijcat.cat



GÁLIX. Asociación Galega do Libro Infantil e Xuvenil. Galiziera atala
Haur eta gazte literaturaren bidez, Galiziako kultura eta hizkuntza defendatzeko eta sustatzeko; haur eta gazte liburuak sustatzen dituzten ekimenak biltzeko, bultzatzeko, programatzeko eta gauzatzeko eta estatuko edo nazioarteko erakundeetan Galiziaren ordezkaritza erantzukizun eta betebehar guztiekin bere gain hartzeko helburuarekin 1989ko urtarrilaren 14an sortu zen irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Haur eta gazte literaturarekin zerikusia duten zenbait sektoretako ordezkariek osatzen dute, hau da, irakasleek, liburuzainek, idazleek, ilustratzaileek, itzultzaileek ikastetxeek, editoreen elkarteek, galizierazko idazleek eta liburuzainek.
Gaur egun, Francisco Castro da lehendakaria.

GÁLIX (Asociación Galega do Libro Infantil e Xuvenil)
R/ Galeras 17, 1º, local 3
15705 Santiago de Compostela.
Telefonoa/fax: +34 981 589 883
Helbide elektronikoa: galix@galix.org

 

Galtzagorri Elkartea. Donostia. Euskara atala.
Elkartea 1990. urtean sortu zen, euskarazko haur eta gazte literatura bultzatzeko eta ezagutarazteko helburu nagusiarekin. Elkartze libreko formula baten bidez sortu zen. Hortaz, euskarazko haur eta gazte literaturaren munduaren inguruan lan egiten duten sektore eta eragile desberdinak biltzen ditu (irakasleak, idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak, IPUIN KONTALARIAK, argitaletxeak, liburuzainak eta liburu-saltzaileak).
Gaur egun, Zuzendaritza Batzordeko lehendakaria Asun Agiriano da.

Galtzagorri Elkartea
Zemoriya, 25 bajo
20013 Donostia
Telefonoa: +34 943 471 487 Fax: +34 943 277 288
Helbide elektronikoa: galtzagorri@galtzagorri.org